Bartzelona irabazi


sinaduraLehenengo accessionsatxikitako pertsonen

Aldaketa sakonak bizi ditugu. Krisiaren testuinguruan botere ekonomikoek populazioaren gehiengoaren eskubideen eta konkista sozialen kontrako erasoa jo dute. Baina benetako demokraziaren irrika inoiz baino biziagoa da plazetan, kaleetan, sarean eta baita hautestontzietan ere.

Azken urteotan, herritarren mugimenduek eta ekimen saldoak salatu du jasaten ari garen iruzurra eta nabarmen geratu da politika zaharrak daukan gabezia jendearen beharrei erantzuteko. Ekimenok, ordea, zigorgabeak direla uste duten eliteen harropuzkeriarekin egin dute topo: ez dituzte akatsak zuzentzen eta orain deus ere aldatuko ez duen bigarren trantsizio bat inposatu nahi digute.

Ezin gara etorkizunik gabe geratu erakundeek goitik egingo duten blokeoarengatik. Inoiz baino gehiago indartu behar ditugu ehun sozialak eta hiritarrek auto-antolatutako espazioak. Baina heldu da erakundeak gehiengoaren eta ongizate komunaren zerbitzura jartzeko unea.

Beste modu batera egingo badugu pausuz pausu joan behar gara. Eta lehenengo pausua gertutik ezagutzen dugun hori da: udalaren eremua, geure hiria, geure auzoak. Bartzelona gune erabakigarri bat da matxinada demokratikoa bultzatzeko. Lehenik eta behin, elkarteen eraldatzaileen ehun garrantzitsu bat daukalako aldaketa gauzatzeko proiektuak martxan jartzeko. Bigarrenik, Bartzelonan gertatutako matxinada demokratiko bat ez litzatekeelako hiriaren mailara bakarrik mugatuko. Gainera, egungo erregimen politikoa eta ekonomikoa behetik hautsi nahi duten geurearen antzeko ekimen askorekin jorratuko lituzke loturak. Bai geure herrian, baita Espainiako Erreinuan baita Europan ere. Erabakitzeko eskubidean sinesten dugulako, erabaki nahi dugu, hemen eta orain, nolakoa izango den Bartzelona, zer behar dugun eta zer nahi dugu.

Gobernarien zintzotasuna sustatu nahi dugu eta politikarien eta diruaren arteko elkar aditzea galarazi. Karguen metaketarekin amaitu behar dugu, soldatak eta legealdiak mugatu, agenda gardenak sustatu eta arduradun publikoen kontrolerako tresna eraginkorrak ezarri. Kontratu etiko berri bat nahi dugu herritarren eta ordezkarien artean.

Azken urteotan sortu diren desberdintasun sozial iraingarriekin amaitu eta kontrako norabidean ekin behar dugu. Etxe kaleratzerik eta malnutriziorik gabeko hiri bat nahi dugu, iluntasunean bizitzera behartutako jenderik gabekoa edota garraio publikoko prezio igoera basatirik gabekoa. Etxebizitza, osasuna eta gutxieneko diru sarrerak segurtatuta egon behar dira guztiontzat, ezin dira gutxiengo batentzako pribilegioak izan.
Benetako demokrazia hiritar bat nahi dugu, obeditzen agintzera behartu nahi ditugu ordezkariak. Demokrazia deszentralizatu bat nahi dugu eta zinegotzien hautaketa zuzena hiri-barrutiz hiri-barruti. Aurrekontuen kontrol soziala nahi dugu eta galdeketa lotesleak nahi ditugu erabaki partekatu eta zilegiak hartzeko.

Bartzelona abegikor bat behar dugu, baina finantza lobbyei aurre egingo diena, higiezinen eta turismoaren negozioei ere bai. Ekonomia sozialaren eta lan jasangarriaren aldeko apustua egingo duten erakundeak behar ditugu. Kontratazio publikoak begirunea izango du justizia sozialarekiko eta ingurumenarekiko.

Ez dugu hiri bat nahi bere ondarea eskaintza onenaren egileari salduko diona. Uraren kontrol demokratikoa berreskuratuko duten erakundeak nahi ditugu. Garraio jasangarriaren, energia politika ekologikoen alde eta lurraren eta finantzen espekulazioaren aurka lan egingo duten erakundeak nahi ditugu.

Ekimen hauetako asko, apaldi babesten dituzte mugimendu sozialek, auzokideek, sindikatuek eta esparru politiko ezberdinek. Baina ezin ditugu burura eraman gizartearen sektore zabalen inplikaziorik gabe.

Demokrazia erreskatatu behar dugu egungo boteretsuek baitu dutelako. Erronka zaila da, anbizioa dauka, baina zirraragarria da. Gizartea artikulatzeko tresna berriak eratu beharko ditu; eta antolatutako jendearen eta mobilizatzen hasten denaren interbentzio politikoa izango da beharrezkoa. Aspalditik borrokan dagoen jendearen eta iruzurra jasan duela sentitu eta proiektu komun baten inlusioa behar duenaren elkarlanak sortuko du.

Horregatik babesten dugu Plataforma hiritar hau. Bilgunea du helburu hautagaitza honek, irabazi nahi du, gehiengoa izan. Gogoberotuko duen hautagaitza bat, auzoetan presentzia izango duena, lantokietan, kulturaren munduan, erakundeak jendearen alde jartzeko.

Ez dugu koalizio bat nahi ezta letra zopa bat ere. Alderdien logika zaharretatik ihes egin eta espazio berriak eraiki nahi ditugu nork bere identitatea errespetatuta, osatzen dugun norbanakoaren batuketa aritmetikoa gainditzeko tenorean. Uste dugu geure hiriak hori egiteko baldintzak eskaintzen dizkigula.

Ez dago formula magikorik bidean izango ditugun arazoei aurre egiteko. Bidean galdetu beharko dugu, beldurrik gabe. Esperientzia onenek erakusten digute geure buruak antolatzen baditugu helburu eta praktika zehatzen bila, ezinezkoa dirudiena ere lortuko dugula.

Krisiaren gogortasunaren erdian arrakala historiko bat zabaldu da eta ezin diogu izkin egin. Garai ezin hobeak bizi ditugu, eta ekimen ausartak eta sormenezkoak behar ditugu. Beste hiri bat irudikatzeko gai bagara, eraldatzeko indarra izango dugu.

Elkarrekin pentsa dezagun nahi dugu, datorren ekainaren 26an. Geuregatik, geure aurretik egon direnengatik eta datozenengatik. Hiri ezberdin bat eraikitzea posible dela erakusteko unea heldu da. Bartzelona irabazteko unea heldu da.

sinaduraLehenengo accessionsatxikitako pertsonen